Gazte-txartelak "RetroClásica" azokara gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena

Gerturatu zaitez azaroaren 15etik 17ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan ospatuko den RetroClásica Bilbao azokara!
Garaiko eta bildumetako auto eta motozikleta klasikoak ikusi nahi dituzu? Parte hartu zozketan eta zozketatzen ditugun 5 sarrera bikoitzetako bat irabazi dezakezu.
Zorterik ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin € 1eko beherapena izango duzula sarrera erostean.
Zer zozketatuko dugu?
5 sarrera bikoitz RetroClásica azokarako
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 10a)
Irabazleei jakinaraztea
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, edo BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka egin aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka egiten den egunetan.
Baldintzak
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -