Gazte-txartelak Zadorra Etxera gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren deskribapena
Gazte-txartelak hiru egonaldi zozketatzen ditu Zadorra Etxea landa-ostatu zoragarrian (Araban). Egonaldi bakoitza bi lagunentzako izango da, gau birako
Deskonektatzeko, erlaxatzeko eta Euskal Herriko txoko xarmangarrienetariko bat ezagutzeko aukera ezin hobea.
Natura, landa-turismoa eta plan lasaiak gustatzen bazaizkizu... ihesaldi hau zuretzat da!
Zer zozketatuko dugu?
3 egonaldi Zadorra Etxea landa-ostatuan (Araban). Egonaldi bakoitza bi gauekoa eta bi lagunentzat izango da.
Saria 2026ko abenduaren 20ra arte gozatu ahal izango da (denboraldiaren eta ostatuaren eskuragarritasunaren arabera).
Adingabeak adin nagusiko pertsona batekin joan beharko dira esperientziaz gozatu ahal izateko.
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 16a)
Irabazleei jakinaraztea
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Irabazleek posta elektronikoz jasoko dituzte egonaldia trukatzeko kodeak, gaztetxartela@gmail.com helbidetik.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -