Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak zinera gonbidatzen zaitugu!

Barking Dogs Never Bite

Parte hartu zozketan eta irailean Kresala Zineklubak programatutako pelikularako sarrerak irabazi ditzakezu!

Donostiako Kresala Zineklubak 50 urte daramatza zine komertzialetik haratagoko zine saioak antolatzen. Saioak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta amaieran solasaldi bat izaten da nahi duenarentzat.

Jarraitu Kresala Zineklubak antolatutako ikuskizunen inguruko berri guztiak

Zer zozketatuko dugu:

Sarrera bikoitz bat ondorengo zinema saiorako:

  • Barking Dogs Never Bite – 2023/09/19 – Trueba zinemak
    2000. Hego Korea. 106 min. Zuz: Bong Joon-ho

Parte hartzeko modua:

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: irailak 13)

Irabazleei jakinaraztea:

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira:

Trueba zinemetako leihatilan, emanaldiaren egun berean.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin Euro 1eko beherapena duzula zure sarrera erostean.

Kresala Zinekluba

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)