Lagun iezaguzu hobetzen, gazte-txartelari buruzko inkesta betez
Ekitaldiaren deskribapena
Parte hartu eta irabazi sari zoragarriak
Gazte-txartelak eskaintzen dituen abantailei buruz duzun iritzia partekatzera gonbidatu nahi zaitugu. Zure ikuspegia oso baliotsua eta garrantzitsua da, eta, inkesta betez gero, zozketa zoragarri batean parte hartuko duzu. Sariak honako hauek dira:
- Bi esperientzia lau lagunekin gazte-txartelaren kolaboratzaile diren Escape Room-etako baten.
- Asteburu bateko bi egonaldi persona birentzat gazte-txartelaren kolaboratzaile den edozein landa-ostatutan.
- Pertsona bakoitzarentzako 70 €-ko bonu bikoitza, gazte-txartelaren kolaboratzaile den Euskadiko edozein abentura-parketarako.
Parte hartzeko baldintzak
Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da zure Gazte-txartela aktibatuta izatea. Oraindik ez baduzu aktibatu, esteka honetan egin dezakezu: Aktibatu zure gazte-txartela. Zalantzaren bat badaukazu edo ez baduzu zure gazte-txartela aktibatzea lortzen, jar zaitez gurekin harremanetan gaztetxartela@euskadi.eus helbidearen bidez. Gazte-txartelaren titular bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du zozketan. Horrez gain, adingabeak adin nagusiko pertsona batekin joan beharko dira esperientziez gozatu ahal izateko. Sariak zozketa egin eta 6 hilabeteko epean trukatu ahal izango dira.
Parte-hartzeko epea
Zozketan parte hartzeko epea 2024ko azaroaren 22tik abenduaren 4ra bitartekoa da.
Irabazleei jakinaraztea
Zozketa amaitu eta lau egun balioduneko epean sarituekin harremanetan jarriko gara, posta elektronikoz.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)
Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dizugu, zure iruzkin baliotsuak jasotzeko gogoz gaude. Zorte on zozketan!
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -