'Auzolandegiak' 2020: deialdia entitateentzat

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko entitate publiko nahiz pribatuak.

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuan egingo dira.

  • Agindua, 2019ko azaroaren 5koa (EHAA, 2019ko azaroaren 18a)
  • Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita
  • Proiektuak aurkezteko lekua eta modua:
    • Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko
    • Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xeheta­sunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke:
      https://www.euskadi.eus/baimena/auzolandegiak2019/web01-tramite/eu/