Koronabirusari buruz maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

Bai, salbuespen-egoera honen ondorioz epeak eten egin dira, eta alarma-egoera desagertzen denean abiaraziko dira berriro, Eusko Jaurlaritzaren webgunean adierazten denez.

Eusko Jaurlaitzak ezarritako egutegiaren arabera, Batxilergoaren ebaluazioa atzeratu egingo da. Uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo da deialdi arrunta, eta ezohikoa, berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo da.

Habek epe berriak finkatuko ditu euskara-mailak egiaztatzeko prozeduretan, bai ebaluazio jarraituaren hariko egiaztatzeetan, bai azterketa-deialdietan.

Denda batean erosketak nola egin, hegaldi bat nola aldatu, alokairu-kontratu bat bertan behera nola utzi eta antzeko kezkak baldin badituzu, Kontsumobidek telefonoz edo posta elektronikoz erantzungo die zure galderei.

APP COVID-19.EUS aplikazioa deskargatu dezakezu. APP honek herritarren sare bat sortu nahi du, Euskadin koronabirusaren kasuak prebenitzeko, haien jarraipena egiteko eta identifikatzeko lana indartzeko.

Jar zaitez harremanetan GUZTION ARTEAN elkartearekin, 945 222 222 telefonoan. Elkartasun-sare horrek erakunde publikoak, Gurutze Gorria, Caritas (688 662 773), hirugarren sektore soziala (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentziak biltzen ditu, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuta eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean.

Ustekabeko egoera honetan, oso garrantzitsua da gure burua zaintzea eta konfinamendu honetan gure ondoan ditugun pertsonak ere zaintzea. Eusko Jaurlaritzak gaiarekin lotutako aholkuak ematen dizkigu, eta eskura ditugun baliabideen berri ere ematen digu, egoera hau ahalik eta modu koherenteenean eta ahalik eta gutxien kaltetzeko moduan eraman ahal izateko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aldi baterako salbuetsiko ditu alokairua komunitate-gastuak ordaintzetik koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoa jasaten ari diren Euskadiko alokairu babestuko publikoetako maizter guztiak. Alokairuko parke publikoak honako hauek hartzen ditu barnean: Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko etxebizitzak, Alokabide sozietate publikoarenak, Bizigune eta Gaztelagun programen barnean alokatutakoak, eta indarrean dauden babes-formuletako edozeinetan alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuen titulartasuneko etxebizitzak.

Zeuk Esan zerbitzura jo dezakete, haurrei eta nerabeei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren laguntza-zerbitzura. 116111 telefonora dei dezakete, doakoa eta anonimoa da; horrez gain, sare sozialen bidez harremanetan jarri nahi badute edo mezu idatzi bat bidali nahi badute, webgune hau kontsulta dezakete: web Zeuk esan.

Mutil edo neska batek edozein kezkari buruz edo bizi duen edozein egoera kezkagarriri buruz hitz egin nahi badu, laguntza emango dioten pertsonak daude bestaldean.