Argitalpen-data: 2015/12/17

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. 2016rako proiektuak aurkezteko deialdia entitateentzat

Agindu honen bidez ezarri nahi dira EAEko Administrazio Orokorraren 2015eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea.

  • Agindua, 2015eko abenduaren 10koa (pdf, 340 kb) ( EHAA, 2015eko abenduaren 17a)
  • Diru-kopurua: 60.000 euro
  • Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Abenduaren 18tik urtarrilaren 18ra arte
  • Proiektuak aurkezteko tokiak:

Eskabideak bertatik bertara aurkez daiteke Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean), edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).