2020ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko deialdia

Euskal Gazteria LankidetzanAgindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2020ko Euskal Gazteria Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskal Gazteria Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.

  • Agindua, 2019ko azaroaren 20koa (EHAA, 2019ko abenduaren 2a)
  • Diru-kopurua: 70.000 euro
  • Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.
  • Proiektuak aurkezteko tokiak: Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127403