Bertan behera geratu da Auzolandegiak 2020 programa

Argitalpen-data: 

COVID-19 birusak sortutako osasun-egoera dela eta, ezin da bermatu programa behar bezala gauzatuko denik.

Lagun agurgarria:

Ez da inoiz erreza gustatzen ez zaizkigun erabakiak hartzea. Horregatik, zaila izan da Auzolandegiak programaren 2020. urteko deialdia bertan behera uztearen erabakia hartzea. 

COVID-19ak sortutako egoerarekin, ezin da partaide eta langile guztien segurtasuna bermatu, ezta programak garapen arrunta izatea ere. Gainera, kontutan hartu behar da, gaur egun ezin dugula jakin ondorengo hilabeteetan izango ditugun osasun-neurriak zeintzuk izango diren. Guzti honengatik, programa bertan behera uztea erabaki da eta, ondorioz, aurtengo aurreinskripzio epea ez da zabalduko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu aurten Auzolandegiak programan proiektua aurkeztu duten erakundeei eta programan lan egiteko prestutasuna erakutsi duten pertsona zein enpresei ere. 

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus

Gazteria Zuzendaritzan dagoeneko lanean hasi gara datorren urteko Auzolandegietan. Espero zu bertan egotea. 

Zaindu zaitez,