Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.
- Agindua, 2019ko azaroaren 20koa (pdf, 366 kb) (EHAA, 2019ko abenduaren 2a)
- Diru-kopurua: 70.000 euro
- Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. 2019ko abenduaren 3tik 2020ko urtarrilaren 2ra arte
- Proiektuak aurkezteko tokiak: Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/proiektuak_euskadiko-gazteak-lankidetzan-2020/web01-tramite/eu/