Azken eguneratzea: 2009/02/23
Gazteak Hegoaren bila lehiaketa
Hasten da lehiaketa, gogoratu otsailaren 25ean lehenengo froga hasiko dela.

Gazteak Hegoaren BilaBa al duzu interesik Garapenerako Lankidetzan? Ezagutu nahi al duzu Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) baten lan alor horretan? Zure koadrilarekin batera irudimenarekin (eta umore onarekin) jolastea hustatuko al litzaizuke? Hegoaldeko herrialde bateko jendearekin elkar bizitzea gustatuko al litzaizuke?

1981 eta 1990 bitartean jaio bazinen eta Euskadin erroldatuta bazaude, edo bertan ikasi edo lan egiten baduzu, orduan, gustuko izango duzu " Gazteak Hegoaren Bila " lehiaketa. 4 pertsoneko taldea osatu eta Ekuadorrera bidaia egin ahalko duzue.

Sariak:

  • Lehenengo saria: 10 edo 15 eguneko bidaia Ekuadorrera.
  • Bigarren saria: 2.600,00 € Estatuan bertan bidai bat egiteko.

Jokoa lau probak osatzen dute guztira, eta El Correo egunkarian eta lehiaketaren web orrian argitaratuta agertuko dira 2009ko otsailaren 25ean, martxoaren 11an eta 25ean eta apirilaren 1ean.

Jokoan parte hartzeko modua taldean izango da derrigorrez. Parte hartzen duen talde bakoitza 4 gaztek osatu behar dute. Talde bakoitzak izan bat izango du jokoak dirauen artean. Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da eta automatikoki egingo da, lehen probara aurkeztuta bakarrik.