Araban berrikuntza sustatzeko laguntzak 2020 (Araba Innova)

Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saila
Baldintzak:

a) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresek, be-ren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenek. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da.

b) Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta laguntza xede den jarduerari dagokion JEZean alta eman zutenetik laguntza eskaera aurkezten den egunera arte gutxienez urtebete igaro bada.

c) Arabako Lurralde Historikoan aktibitate zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak, haiek denak gutxienez urte biko antzinatasuna izanik.

Edukia:

Deialdi honen xedea: Araban berrikuntza sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei.

Eskabideak: Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan https://e-s.araba.eus 

Epea:

2020/03/31

Kontaktua:

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra

Probintzia plaza 5

01001 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 181818

alavainnova@araba.eus
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Iturria:
2019-12-23ko 147. ALHAO, 2019-04063. or.
Erlaziodun Loturak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu