Gazteak itzultzeko laguntzak 2020rako - Eusko Jaurlaritza

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Baldintzak:

1.– 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko da deialdi hau, honako baldintza eta betebehar hauek betetzen dituztenak:

 

a) Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura izatea.

EAErekiko loturatzat hartzen da honako baldintzetariko bat betetzea:

  • EAEn jaioa izatea.
  • Kanpora atera aurreko unean, EAEn gutxienez bi urtez administrazio-auzotasuna eduki izana egiaztatzea.
  • EAEn modu presentzialean ikasketak egin izana edo bertan titulazio ofizialen bat lortu izana.

 

b) Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzea lan-kontratua hasi aurreko gutxienez 12 hilabeteetan.

Deialdi honen babespean kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ahal izango dira kontratatzean, baldin eta, EAEn kontratatu aurretik, itzuli nahi duten pertsonen fitxategian partaide gisa azaltzen badira, artikulu honen 2. apartatuarekin bat etorriz. Gainera, kontratatu ahal izateko, itzuli direnetik, ez da sei hilabete baino gehiago igarota egongo eta aldi hori lan egin gabe egon behar izango dira.

 

c) Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana lan-kontratua hasi aurreko gutxienez 12 hilabeteetan.

 

d) Kontratua egiten duen enpresa onuradunarekin edo enpresa-talde bereko besteren batekin aldez aurretik lan-loturarik eduki ez izana.

 

e) Eskainitako postua betetzeko profil profesional egokia edukitzea.

 

f) Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiteko eta bizitzeko konpromisoa hartzea, eta dagokion erroldan alta ematea kontratu hasi eta lehenengo 30 egunen barruan. Konpromiso horri, gutxienez, kontratuak irauten duen bitartean eutsi beharko zaio, 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

 

g) Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeko borondatea adierazi izana eta Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.

 

h) Langabezian egotea kontratua formalizatzen den unean.

 

i) Honako taldeetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:

Unibertsitateko titulua:

 

  • Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).
  • Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitateko gradua (Bolonia plana).
  • Unibertsitatekoa ez den titulua:
  • Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II).
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo oinarrizko lanbide-heziketa.
  • Batxilergoa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiria.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
  • Ikasketarik ez.

 

Atzerrian lortutako titulua dutenek, titulu horrek, lan-harremana hasten den egunean, aitortua izan beharko du bere balio akademikoa edo laborala Espainian.

 

j) Kontratatu aurretik, gazteak itzultzeko programaren partaide izatea, hurrengo puntuan ezarritako moduan.

 

2.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten gazteek, aldez aurretik, itzultzeko programa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta aurreko zenbakiko a), b) eta i) letretan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute agiri bidez.

Edukia:

Gaztea bazara, Euskaditik kanpo baldin bazaude eta bueltatu nahi baduzu, Gazteen Itzulera izeneko Programak zure lurraldean bertan bizi-proiektua garatezko aukera ematen dizu, kalitate oneko enplegu baten bidez.

Lanbideren web orrian sartu zaitez, eta izena eman ezazu Gazteen Itzulerako fitxategian. Horrela, lan-eskaintzak jasoko dituzu eta zure profilera ondoen egokitzen dena aukeratu ahalko duzu.

Kontratua sinatu ondoren, Lanbidek lagunduko dizu joan-etorrien gastuetan.

Gazteak itzultzeko programa Eusko Jaurlaritzaren ekimena da. Lanbidek garatu eta kudeatzen du, eta horren helburua da 35 urtetik beherako pertsonak Euskadira itzultzea.

Lanbidek gazteen kontratazioa bultzatzen du; enpresei laguntzak ematen dizkiete Euskaditik kanpo baliozko gaitasunak eskuratu dituzten profesionalak kontratatzeko.

Epea:

2020/12/18

Kontaktua:

Lanbide

Herritarentzat:945 160 600 / 630 305 452

Erakundeak/Enpresak: 945 160 601

retornojuvenil@lanbide.eus
Eremua:

Euskadi

Iturria:
2019-12-27ko 246. EHAA.
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu