Bizkaia Sortzailea programa: Bizkaiko enpresa sortzaileak laguntzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:

Deialdian ikusi.

Edukia:

OHARRA: Egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

Programa honen bitartez, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Lehendik dauden edo sortu berri diren Bizkaiko enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien garapena bultzatzea, era horretara Bizkaian enpresa sortzaileen sektore indartsua finka dadin.
  • Nazioarteko ikusgarritasuna duten enpresa-proiektu sortzaileak, sektore horretara talentua erakartzea ahalbidetuko dutenak, garatzea, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan jartzeko.
  • Enpresa sortzaileen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.
  • Sorkuntza sektoreak sustatu eta finkatzeko interesgarriak diren proiektuen garapena sustatzea. 

** EPEA: Eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30ean hasiko da, eta 2020ko maiatzaren 22an, 13:30ean, amaituko da.

Epea:

2020/05/22

Kontaktua:

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Obispo Orueta, 6

48009 Bilbo

Telefonoa: 944 068 000

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2020-01-23ko 15. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu