Enpleguko ANEZKA programa: Ezkerraldea

Deialdia egiten duena:
DEMA- Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia
Baldintzak:
  • Bizkaian izatea bizilekua.
  • Langabetu bezala edo enplegua hobetzeko prozesuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.
  • Informatikaren oinarrizko ezagutzak izatea (word eta internet erabiltzea).
  • Hizkuntza ofizialetako bat menderatzea.
  • Beste enplegu-anezka batean parte hartu ez izana.
  • Ahal izanez gero, enplegagarritasuna hobetzeko prozesuetatik etortzea.
Edukia:

ANEZKA Programak ekintza publikoaren alternatiba eraginkorra eta, langabeak lanean txertatzeko laguntzailea bihurtzeko asmoa du. Anezken Proiektuak enplegua bilatzeko metodologia berria erabiltzen du. Anezka bat langabeen talde heterogeneo bat da. Espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa dute, eta borondatez eta kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan. Koordinatzaile batek koordinatuta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta helburu komun bat lortzean laguntzen dute: lana lortzea, dela beren kontura, dela beste baten kontura.

Epea:

2020/02/24

Kontaktua:

DEMA

Fanderia, 2. Elkartegia

Barakaldo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-02-03ko 22. Bizkaiako Aldizkari Ofiziala.
Irudiak: