11 beka hondakinen preben­tzio eta birzikla­tze­ari buruzko, ikerketa eta berrikun­tzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako Gipuzkoan

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten per­tso­na fisikoek, baldin eta jarduera laborala gara­tzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arau­tzen diren terminoetan.

Eska­tzai­leek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, uniber­tsi­tate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagu­tza eremuak zerikusia baitu eska­tzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:

  • Hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze eremuko beketarako, Zien­tzi­an eta Ingeniari­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.
  • Iraunkortasun energetikoa eta aldaketa klimatikoaren eremuko beketarako, Zien­tzi­etako adarretako, Arkitekturako eta Ingeniari­tza tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.
  • Aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Ingenieri­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.
  • Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioaren alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Komunikazioko adarreko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak. Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.
Edukia:

11 beka independente, bakoi­tza 12.000 eurokoa, emango dira eremu hauetarako:

  • 5 beka ekodiseinu, preben­tzi­oa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetan ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.
  • 2 beka, aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.
  • 2 beka, aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.
  • 2 beka, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.
Epea:

2020/03/14

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Telefonoa: 943 112 111

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2020-02-14ko 30. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: