'igo Muguruza' musika ikerketa beka

Deialdia egiten duena:
Irungo Udala
Baldintzak:

Beka hau pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute, banaka edo horretarako sortutako taldeek. Kasu horretan (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak), ikerketa-lanaren zuzendari arduradun bat izendatuko da.

Edukia:

OHARRA: Egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

 

Deialdi honen bidez, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioak azken hamarkadetako euskal musika modernoarekin zerikusia duten ikerketa-proiektuen garapena sustatu nahi du.

 

Parte-hartzea sustatze aldera, beka honen xedea taldeak, interpreteak, musika-gaiak, biografiak, errepertorioa, herri-musikaren irakaskuntza eta dibulgazioa ahalbidetuko duen material didaktiko-pedagogikoa, eragin soziologikoa, eragin ekonomikoa eta abar izan ahalko dira, betiere azken lau hamarkadetara mugatuta, eta euskal musikaren esparruan.

 

Ikerketa-lanak 8 hilabeteko iraupena izango du gehienez, ikerketa esleitzen denetik kontatzen hasita, eta amaierako emaitza edo entregatzekoa formatu-proposamen desberdinetara irekita egongo da: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgazio-materiala, lankidetza- eta/edo partaidetza-prozesuak ?).  

 

Beka 8.000 eurokoa da.

Epea:

2020/04/17

Kontaktua:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

San Martzial, 2

20304 Irun (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Irun - Irun

San Marcial, 2

Iturria:
2020-03-16ko 51. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: