Covid-19 koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren txikizkako merkataritzako establezimenduen, ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzeko udal dirulaguntzak Mutrikuko Udalean

Deialdia egiten duena:
Mutrikuko Udala
Baldintzak:

Ikusi Deialdian.

Edukia:

Dirulaguntza deialdi honen xedea Covid-19 koronabirusari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Mutrikuko udalerriko txikizkako merkataritzako establezimenduen, ostalaritzaren eta enpresen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntza lerroak eta establezimendu bakoitzak bete beharreko ukanbeharrak ondokoak dira:

1.  Txikizkako komertzioentzako dirulaguntza:

— Txikizkako merkataritza jarduera burutzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoa.

— Helbide fiskala Mutrikun izatea edo, hala badagokio, azken hemezortzi hilabeteetan gutxienez jendearentzat irekitako merkataritza-establezimendu bat Mutrikun izan duela frogatzea.

— Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.

2.  Ostalaritzako establezimenduentzako dirulaguntza:

— Helbide fiskala Mutrikun izatea edo, hala badagokio, azken hemezortzi hilabeteetan, gutxienez, jendearentzat irekitako ostalaritza-establezimendu bat Mutrikun izan duela frogatzea.               

— Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.

3.  Enpresentzako dirulaguntza:

— Helbide fiskala Mutrikun izatea.

— Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.

Gehienezko dirulaguntza 1.500,00 €koa izango da.

Epea:

2020/05/26

Kontaktua:

Mutrikuko Udala

Txurruka Plaza

20830 Mutriku (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Mutriku

Iturria:
2020-05-12ko 87. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: