Euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekia: MATRIKULA epea irekia

Deialdia egiten duena:
HABE
Baldintzak:
  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2020an betetzea.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea (75 €).
Edukia:
XEDEA:
 
Zuzendaritza nagusi honen 2019ko azaroaren 13ko eta 18ko Ebazpenen bidez, nola 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bitartez, deitutako egiaztatze-prozedurak, deialdion oinarrietan jasotakoaren arabera berrabiatzea, ikasle bakoitza deialdiotako bakar batean matrikula daitekeelarik, eta horretarako, ondoren zehazten diren matrikulazio-epeak irekitzea:

– 2020ko lehen deialdi irekia. Gaitasun-maila: C1. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 18tik 24ra.

– 2020ko lehen deialdia, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutakoa. Gaitasun-mailak: B2, C1 eta C2. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 25etik 31ra.

– Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdia. Gaitasun-mailak: B1, B2 eta C1. Matrikula egiteko epea: 2020ko maiatzaren 25etik 31ra.


 

Epea:

2020/05/24

Kontaktua:

HABE

Vitoria-Gasteiz kalea, 3. Donostia-San Sebastián

.

Kale Nagusia, 85. Bilbao

.

Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2019-11-29ko 228. EHAA; 2020-05-15eko 91. EHAA.
Irudiak: