Ezohiko dirulaguntza Eibarko autonomo eta enpresentzat alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla eta

Deialdia egiten duena:
Eibarko Udala
Baldintzak:

Dirulaguntza honen onuradun izan daitezke Eibarren lokal bat irekita izan eta 1.000.000 eurotik beherako negozio-zenbateko garbia duten pertsona fisiko edo juridikoak (Jarduera ekonomikoen gaineko zergatik salbuetsita dauden zergadunak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategina onartzen duen apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu arauemailearen 5.1.c) artikuluaren arabera).

Edukia:

Dirulaguntzaren xedea:

Dirulaguntzen Lege Orokorraren 23.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Udal honek zuzeneko laguntza ekonomikoa emateko deialdia egiten du 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten autonomoei eta enpresa txikiei, Covid-19k eragindako alarma-egoeraren deklarazioak eragindako jarduerari eusteko likidezia izan dezaten.            

Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

Eibarko Udala

Untzaga plaza, 1
20600 Eibar
Telefonoa: 943 70 84 00

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Eibar

Iturria:
2020-06-11ko 110. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: