Arabako kirol federazioetarako eta kirol federazio elkarteetarako dirulaguntzen deialdia, 2020an zehar euskaren erabilera normalizatzeko programak garatzeko

Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila
Baldintzak:

• Arabako kirol federazioak.

• Kirol federazioak eta kirol federazioen elkarteak, sozietatearen egoitza Araban badute.

Edukia:

Diruz lagundu ahal izango da HABEk homologatutako zentro batean oinarri hauetako hirugarren paragrafoan zerrendatutako erakunde onuradunek kontratatutako langileek 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 18a bitartean euskara ikastaroetarako egindako matrikulek eragindako gastua. Diruz laguntzeko moduko gastutzat matrikula bakarra hartuko da erakunde onuradun bakoitzeko, 2.000 lizentzia edo gehiago dituzten erakundeen kasuan izan ezik; kasu horretan, hiru matrikula onartuko dira erakundeko.

Ez dira diruz laguntzeko modukoak izango, dirulaguntza lortzeari eta/edo justifikatzeari dagokienez, ondoko gastu hauek: a) 100 ordutik beherako iraupena duten ikastaroak. b) Zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke (BEZaren kuota kengarria).

Eskaerak honela aurkeztu ahal izango dira:

— Paperean, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo ituna duten udalen erregistro orokorretan.

— Bitarteko elektronikoen bidez, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan.

Nolanahi ere, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen duena aplikatuko da.

Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

Arabako Foru Aldundia - Probintzia Plaza, s/n, 01001 Gasteiz, Araba

Tel.: 945 18 18 18

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Iturria:
2020-06-10ko 65. ALHAO, 2020-01294. or.
Erlaziodun Loturak: