2020an Gasteizen alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzen udal programaren deialdia

Deialdia egiten duena:
Gasteizko Udala
Baldintzak:

a. Helbide sozial eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea. b. Diruz laguntzekoak diren jarduerak Gasteizko udalerriko lokal batean zuzenean garatzea. c. Enpresa Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea 2020ko martxoaren 14a baino lehenagotik, eta jarduera nagusia ez egotea jasota martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan —gerora martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren artikulu bakarrak aldatua—. d. Mikroenpresa izateko bete beharreko betekizunak betetzea (hamar soldatapeko baino gutxiago, eta bi milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean). e. Aurreko betekizunak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea, edo haiek partaidetza nagusia ez izatea enpresan. f. Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea. g. Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak eta elkarte- edo lanbide-jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide-elkargoak eta abar). h. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 64, 65, 66, 67 edo 972 epigrafean sartuta ez dauden enpresek 2015eko urtarrilaren 1.az geroztik egon beharko dute alta emanda.

Edukia:

Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzera zuzendutako laguntzak emateko —elkarren arteko lehia baliatuz— baldintzak arautzea da oinarri hauen xedea. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira laguntza ekonomiko horiek.

Epea:

2020/06/30

Kontaktua:

Gasteizko Udala

Espainia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz

 Tel. 945161616

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Vitoria-Gasteiz

Iturria:
2020-06-10ko 65. ALHAO, 2020-01279. or.
Erlaziodun Loturak: