Bizkaidatz literatura saria: 'Jarraitzeko prest? orain zure txanda da'

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoak.  
  • Gainera, gaztelaniazko atalean parte hartzen duten egile pertsonek gutxienez baldintza hauetako bat bete beharko dute: Bizkaiko Lurralde Historikoan jaioak izatea edo, bestela, auzotasun administratiboa bertan izatea foru dekretu hau argitaratzen denean edo foru dekretu hau argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea auzotasun administratiboa.
Edukia:

Lehiaketa honetan, gaur egungo idazle batek hasitako kontakizun bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Berariaz eratuko den epaimahai batek aztertuko ditu sarira aurkeztutako lanak eta proposatuko du zeintzuk diren irabazleak; sari ekonomiko bat eta/edo diploma bat emango zaie irabazleoi.

Aurtengo deialdian, parte-hartzaileek kontakizun hauen hasierak hartu beharko dituzte abiaburutzat:

a) Euskarazko atalean, Idoia Barrondo Etxebeste idazlearen «IKIGAI» kontakizu-naren hasiera.

b) Gaztelaniazko atalean, Juan Infante Escudero idazlearen «El misterio del testamento ológrafo» kontakizunaren hasiera.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste lan aurkez dezake.Parte hartzen duten pertsonek euskarazko edo gaztelaniazko kontakizunak aurkez ditzakete, eta, epaimahaiak horrela erabakitzen badu, atal bietan izan daitezke irabazle. Euskarazko kontakizunaren hasiera aukeratuz gero, kontakizunak euskaraz jarraitu behar izango du; gaztelaniazkoa aukeratuz gero, berriz, gaztelaniaz.

Irabazleei sari hauek banatuko zaizkie: 

  • Lehenengo saria, euskaraz: 1.500 euro eta diploma.
  • Lehenengo saria, gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma.
  • Bigarren saria, euskaraz: 500 euro eta diploma.
  • Bigarren saria, gaztelaniaz: 500 euro eta diploma.
  • Finalista, euskaraz: diploma.
  • Finalista, gaztelaniaz: diploma.
Epea:

2020/09/17

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Liburutegia

Diputación, 7

48008 Bilbo

Telefonoa: 94 4068000

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2020-07-06ko 96. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: