Euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekia (2021. urtea)

Deialdia egiten duena:
HABE
Baldintzak:
  • Gutxienez 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikula egiteko epearen barruan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea (75 €).
Edukia:

Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, deialdi irekian matrikulatutakoek HEOCean zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 mailei dagokien euskarazko gaitasun komunikatiboa egiaztatu ahal izan dezaten, 2021. urteko bi azterketaldi irekien zehaztapenak egitea.

  • Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa:

1.– Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epeak honako hauek izango dira: a) 2021eko apirilaren 6tik 14ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta b) 2021eko irailaren 9tik 15era bitartekoa, biak barne, bigarren azterketaldian.

2.– Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailan matrikulatu nahi duen azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikula-orrian.

3.– Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Epea:

2021/09/15

Kontaktua:

HABE

Vitoria-Gasteiz kalea, 3. Donostia-San Sebastián

.

Kale Nagusia, 85. Bilbao

.

Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2020-12-10eko 246. EHAA; 2021-02-26ko 42. EHAA.