Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Azpeitiko Udala
Baldintzak:

Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren kargura emango diren diru-laguntzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek argitaratzen diren egunean eta diruz lagungarri den epealdian, jarraian aipatzen diren baldintza zehatzak beteko dituzten pertsona edo Bizikidetza Unitateak:

A)  18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, Bizikidetza Unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoak salbuetsita.     

Diru-laguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabeterarte onartuko da.

B)  Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 15 bitarteko puntuak), bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere. Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den Txosten Teknikoa kudeatze prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere diru-laguntza eman aurretik aipatu dokumentazioa aurkezten badute.

C)  Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak (sententzia judizial irmoa izan behar dute).

D)  70 urtetik gorako pertsonak.

E)  Alargunak.

Edukia:

Laguntza hauen xedea, biztanleriaren kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuaren zati ordaintzen laguntzea da: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunak, alokairu erregimenean etxebizitza bat dutenak edo 2021eko urriak 15a baino lehen egiteko konpromezua hartzen duenak.

Epea:

2021/10/15

Kontaktua:

Azpeitiko Udala

Plaza Nagusia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Azpeitia

Iturria:
2021-02-24ko 36. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: