Zalduondoko Udalaren 2020-21 ikasturtean euskara ikasteko beka deialdia

Deialdia egiten duena:
Zalduondoko Udala
Baldintzak:

a) Zalduondoko udalerrian erroldatuta egotea, bai egindako ikastaroaren hasieran bai amaieran.

b) Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako ikastegi eta ikastaroren batean matrikulatuta egotea.

d) Barnetegiren batean ikasiz gero, aurreko betekizuna betetzea. Edonola ere, ikastaroetarako baino ez da emango dirulaguntza. Ostatua eta mantenua ikasleak ordainduko ditu.

e) Hautatutako ikastaroa helduen euskalduntze edo alfabetatzeko curriculumaren urrats baten parekoa izango da gutxienez.

f) Gutxienez, eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.

g) Euskara ikasteko beste dirulaguntzaren bat (Merkataritza Ganbera, HABE…) jasotzeko aukera izanez gero, horiek eskatzea.

h) Ikastaroa 2020ko urriaren 1etik 2021ko irailaren 30era bitartean egina izatea.

Edukia:

Xedea: Euskararen egoera normalizatzea eta, bereziki, Zalduondoko herritarrek hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzea.

Epea:

2021/10/30

Kontaktua:

Zalduondoko Udala. Arbín Auzoa, 37. 01208 Zalduondo. Araba. Tel: 945 314 534

azalduondo.begona@ayto.alava.eus 

 
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Zalduondo

Iturria:
27 BOTHA 2021-03-08.ekoa, 2020-00757 or.
Erlaziodun Loturak: