Usurbilgo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:

a) Eskatzaileen adina:

18 urtetik gorakoak (edo 16tik gorakoak, emantzipatuta badaude).

b) Errolda:

Dirulaguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek dirulaguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dira, dirulaguntza eskatu duten epealdian zehar. 

c) Eskatzailea Usurbilgo udalerrian kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titular izan beharko da (norberaren izenean edo errentakide gisa) eta hori izan beharko da bizikidetza-unitate eskatzailearen ohiko eta etengabeko etxebizitza. Errendamendu-kontratua errentakide guztiek banan- banan orri guztietan sinatua izango dute. Errenta-kontratuaren iraupenak, gutxienez, 12 hilabetekoa izan beharko du.              

d) Eskatzaileak ez du inolako familia-loturarik edukiko etxebizitzaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza- unitateko kideren batekin, odolkidetasun edo ahaidetasunezko bigarren mailaraino.

e) Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.

f) Eskatzaileetako edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako inork ere ez du izango bere jabetzako etxebizitzarik. Baldintza honetatik salbu geratzen dira herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako jabetza osoko etxebizitza baten titularkide direnak, betiere titulartasun ehunekoa % 50etik gorakoa ez denean eta partaidetzen balio katastrala 75.000,00 euro baino gehiagokoa ez bada.

g) Bizikidetza-unitateko diru-sarreren muga urteko deialdian zehaztutako kopurua baino txikiagoa izango da.

h) Bizikidetza-unitateko kideek ez dute udal ogasunarekin zorrik izango.

i) Eskatzailea edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua duen beste dirulaguntzaren baten onuraduna izan badaiteke (administrazio honek edo besteren batek emana), ezin izango du dirulaguntza hau jaso.

j) Eskatzaileak edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek antzeko helburua duen beste dirulaguntzaren baten onuradun izateko eskubidea izanda ere (administrazio honek edo besteren batek emana), betebeharrak ez betetzeagatik edota dokumentazio faltsua aurkezteagatik hura ukatu egin bazaio, ezin izango du dirulaguntza hau jaso.

Edukia:

Laguntza hauen xedea eskatzaileen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuren zati bat ordaintzen laguntzea da; dagoeneko etxebizitza errentan hartuta behar dute, eta horretarako bideratuta dauden gainerako laguntzetarako eskubiderik ez badute (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza).

Epea:

2021/05/05

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2021-04-7ko 62. Gipuazkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: