Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekin­tza­ileen­tzat Kabiene elkarteak duen elkarlan-guneanaren erabilerarako beka

Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:

a) Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak lehentasunez.

b) Enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.

d) Elkarteak.

e) Sortzaileak, arte eszenikoak, plastikoak, literatura arteak, ikus-entzunezko arte edo kulturako beste zenbait adierazpen artistiko lantzen badituzte.

Edukia:

Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik.            

Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari.

Jarduera proiektuarekin hasi berriak, Beterri-Buruntza ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahal izango dira. Ideia batetik abiatu eta proiektu bat garatzerakoan, enpresaren bideragarritasun plana prestatzerakoan eta abian jartzekoan (finantzaketa, lege-irizpideak, dirulaguntzak) laguntza eskuratu ahal izango dute.

Bestalde Beterri-Buruntza Udalen Elkarlan Sorguneen programaren bitartez eskualdeko zentroen sare bat sortzea sustatu nahi da, ekimen publiko-pribatuaren bidez, eta horren bidez, eremu horiek erabiliko dituzten pertsonen arteko trukeak eta elkarlana bultzatuko da. Beterri Buruntza Elkarlan espazioa proiektuan sortzen den sarean ere kokatzen da proiektu hau, Kabieneren parte-hartzearen eskutik.

   

Epea:

2021/09/30

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2021-04-07ko 62. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: