Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak Usurbilen

Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:

1. Usurbilen erroldatua egotea (adin txikikoa eta eskatzailea).

2. Beste dirulaguntzaren bat izanez gero, jasotako dirulaguntzen batuketak ezingo du egindako gastu osoa gainditu.

3. Tratamenduaren hartzailea adin txikikoa izatea (0-18 urte arte).

4. Osasun sistemak tratamendu hori ez eskaintzea, edo eskainitakoaren osagarri izatea.

5. Ezgaitasuna edo mendekotasuna duela adierazten duen agiria izatea.

6. Profesionalak (Osasun sistemak, hezkuntzak-berritzeguneak edo 2. mailako gizarte-zerbitzuek) horren beharra adierazi edo preskribatzea.

7. Zerbitzua zentro homologatu batean jasotzea. Profesioanalak kolegiatua egon beharko du.

8. Egindako saioak justifikatzen dituen fakturak izatea eta dirulaguntza eskaerarekin batera aurkeztea.

Edukia:

Araudi honen xedea Mendekotasuna edota desgaitasuna duten adin txikikoen osasun egoera eta garapena hobetzeko egindako tratamenduen kostua edo kostuaren zati bat diruz laguntzea da.     

Tratamendu hauek hartuko dira kontuan: fisioterapia, terapia okupazionala, osteopatia, logopedia, psikomotrizitatea, psikoterapia-psikologia, terapia bereziak eta optometria-terapia bisualak.

Epea:

2021/05/05

Kontaktua:

Usurbilgo Udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Usurbil

Iturria:
2021-04-7ko 62. Gipuazkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: