Lauaxeta poesia eta ikus-entzunekoen sariak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Edukia:

Irabazleei (lanei edo pertsonei) honako sari hauek emango zaizkie:

a) «2021eko Ohorezko Lauaxeta Saria», Bizkaian, bereziki, eta munduan zehar, orokorki, euskararen sustapen, zabalkude eta normalizazioan pertsona edo erakunde batek edo batzuek izan duten ibilbidea saritzen duena: Saria guztiz ohorezkoa da, eta ez du inolako eskubide administratibo edo ekonomikorik sortzen; baina protokolo izaerako ordezkaritza -eginkizunetarako (horretarako bakarrik) ahalmena eman diezaioke onuradunari.

b) «2021eko Lauaxeta Poesia Saria», euskaraz bertsotan edo poesia -prosan sortutako poesia saritzen duena. Bi maila ezarri dira:

1) 35 urte edo gehiago duten idazleen lanari dagokiona, eta

2) 35 urtetik beherako idazleen lana saritzekoa: Sari ekonomikoa eta diploma.

c) «2021eko Lauaxeta Ikus -entzunezkoen Saria», memoria historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko ikus -entzunezkoak saritzen dituena: Sari ekonomikoa eta diploma.

Epea:

2021/07/23

Kontaktua:

Euskara eta Kultura Saila

Rekalde zumarkalea, 30, 5. solairua

48009 Bilbao

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2021-05-18ko 92. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: