Irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez kirol egokitua egiteko 2021erako dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirola Saila
Baldintzak:

Egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten irabazteko xederik gabeko erakundeak, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan izena emana badute. Salbuespenez, Trebiñuko enklabean egoitza izanik beren autonomia erkidegoko kasuan kasuko erregistroan behar bezala erregistratutako erakundeak.

Edukia:

Deialdiaren xedea da norgehiagoka bidez dirulaguntzak ematea; hain zuzen ere, 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kirol egokituko jarduerak eta programak antolatzeak eta gauzatzeak eragingo dituen gastuak finantzatzen laguntzeko.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko uztailaren 1etik 23ra arteko 13:00ak arte

Epea:

2021/07/23

Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Iturria:
21-06-2021 ALHOA 68 - 2021-02216 ORR.
Erlaziodun Loturak: