Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-esparruko prestakuntza-bekak

Deialdia egiten duena:
Lehiaren Euskal Agintaritza
Baldintzak:

a) Zuzenbidearen, ekonomiaren edo enpresaren arloetan, graduko unibertsitate-titulua, lizentzia edo baliokidea izatea, eta ez igarotzea 6 urte baino gehiago unibertsitate-titulua lortu zenetik.

Kasu guztietan ere, atzerrian edo estatuz kanpoko Espainiako zentroetan lortutako tituluek baliozkotuta edo aitortuta egon beharko dute.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea auzotasun administratiboa, beka-deialdiaren data baino lehenagotik.

Edukia:

Deialdi honen xedea da bekak ematea goi-mailako unibertsitate-titulua duten pertsonei (graduatuak, lizentziatuak edo titulazio baliokidea dutenak), baldin eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren jardun-eremuetako gaietan osatu eta garatu nahi badute beren lanbide-heziketa, erakunde horren egoitzan prestakuntza-praktikak eginez 2021ean.

  • 2 beka emango dira.
Epea:

2021/09/25

Kontaktua:

Lehiaren Euskal Agintzaritza

Ercilla kalea, 4, 2.
48009 Bilbo

T: 944 032 800

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2021-08-25eko 169. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: