Artisten­tza­ko lagun­tzak: arte-sorkun­tza eta -trukaketa bul­tza­tzeko egonaldiak Irungo Udalean

Deialdia egiten duena:
Irungo Udala
Baldintzak:
  • Dirulagun­tzen onuradun izaera eduki ahal izango dute edozein hiritartasuneko per­tso­na artistikoek eta sor­tza­ileek, per­tso­na fisikoak edo juridikoak izan, adin nagusia baldin badute, eta arte garaikidearen esparruan proiektuak garatu nahi badituzte, baldin eta Irungo Udalaren Diru Lagun­tzak emateko Oinarriak Arau­tzen dituen Ordenan­tza Orokorraren 4. artikuluan jasotako baldin­tzak bete­tzen badituzte.
Edukia:

Artistentzako laguntzaren xedea da proiektu artistiko baten garapenari eta ekoizpenari laguntzea. Diru-laguntza eman eta hurrengo sei hilabeteetan egin beharko da Irun hirian edo bere eraginpeko eremuan. Aipatutako proiektuaren gaia mugimendu migratzaileei buruzkoa izango da, aniztasunaren eta kulturaren zein hizkuntzaren trukaketako dimentsio sozialean. Era berean, harremana eduki ahalko dute Irun mugaz gaindiko hiri hartzaile gisako identifikazioarekin; izan ere, Irun historian zehar pertsonei harrera egin die eta iragate tokia izan da.

  • Laguntza kopurua: 2.  
  • Zenbatekoa: 6.800 €.
Epea:

2021/10/04

Kontaktua:

Irungo Udala. HAZ Herritarrentzako Atentzio Zerbitzua

San Marcial, 2

20304 Irun (Gipuzkoa)

Telefonoa: 010 - 943 50 51 52

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Irun

Iturria:
2021-09-02ko 168. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Irudiak: