RKBekak: musika-proiektuak garatzeko egonaldi artistikoak Getxon

Deialdia egiten duena:
Getxoko Kultur Etxea Tokiko Erakunde Autonomoa
Baldintzak:

Beka jaso ahal izango du Getxoko udalerrian erroldatutako edozein pertsona fisikok, adinez nagusia izanik, baldin eta musika-arteen barruan lan egiten badu, bakarka nahiz taldean. Gehienez 5 pertsona aurkez daitezke talde bakoitzeko. Beka bakoitzeko, gutxienez onuradun batek getxotarra izan beharko du.

Edukia:
  • Beken kopurua: 2 beka.
  • Zenbatekoa: 12.000 €.

Getxoko Kultur Etxeak Getxoko bakarlari edo musika-taldeentzat, finkatuak eta sortzen ari direnak, musika-proiektuak garatzeko lehen egonaldi artistikoak abiatzeko deialdia egiten du, "RKBekak" izenekoa. "RKbekak" musika proiektuak garatzeko egonaldi artistikoen helburua da euskal kultura-sektorean sortzen ari diren bakarlarien edo taldeen hazkunde eta garapen profesionala bultzatzea, haientzako espazioak, baliabideak eta zuzkidura ekonomikoak eskainiz, interpretazioaren arloan zein kudeaketaeta sustapen-arloan hobera egin dezaten. Proiektua edozein musika estilotakoa izan daiteke. Egonaldia 10 hilabetez garatu beharko da, 2021eko abendutik 2022ko abuztura. Hilean 20 eta 40 ordu bitartean egin beharko dira entseguak eta lana egiteko, Getxoko Kultur Etxeak berariazko baimena eman ezean. Egonaldia Romoko Kultur Etxean, RKEn, aurreikusten da.

Epea:

2021/10/16

Kontaktua:

Muxikebarri

Basagoiti etorbidea, 77

48991 Getxo (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Getxo

Iturria:
2021-09-16ko 179. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: