Salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko azterketeta Euskal Autonomia Erkidegoan

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza
Edukia:

Salgai arriskutsuen errepideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaile titulua lortzeko edota titulua izanik datorren urtean iraungitzen zaienek titulu hori berritzeko azterketetarako deia egiten da. Azterketak izangaien lanbide-gaitasuna egiaztatzeko izango dira.

Errepideko garraioaren barruan, izangai berriek, nahi izanez gero, azterketa osoa edo aukeratutako espezialitateak soilik egin ahal izango dituzte. Hona hemen salgai motari jarraikiz bereizitako espezialitate horiek:

  • 1. salgai mota: materia edo objektu lehergarriak.
  • 2. salgai mota: gasak.
  • 7. salgai mota: erradioaktiboak.
  • 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. salgai motak: salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako Akordioaren arabera, salgai mota bakoitzean jasotako materia solido eta likidoak.
  • Nazio Batuen Erakundeak 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa) zenbakiekin identifikaturiko likido sukoiak.
Epea:

2021/10/14

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia

.

Gran Vía, 85

Bilbo

.

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2021-09-22ko 190. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: