Euskara ikasteko laguntzen 2020-2021ko deialdia

Deialdia egiten duena:
Iruraiz Gaunako Udala
Baldintzak:
  • Iruraiz-Gauna udalerrian erroldatuta egotea, bai ikasturte hasieran bai amaieran.
  • Izena ematean 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegiren baten matrikulatuta egotea. Hala ez bada, aipatutako euskaltegietako matrikulak hartuko dira aintzat; hain zuzen ere, ezaugarri bertsuak dituen matrikularik garestiena.
  • Gutxienez eskola orduen ehuneko 80ra joan behar da, edo ikastaroa gainditu.
Edukia:

Deialdi honen xedea da 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko gastuak ordaintzen lagun­tzea, udako ikastaroak eta barnetegiak barne (joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta ostatukoak izan ezik), euskararen egoera normalizatzeko eta, bereziki, hizkuntza horren ezagutza eta erabilera handitzeko.

Eskaerak Iruraiz-Gaunako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan ematen den inprimakian, eskatzen diren agiriekin batera, 2021ko urriaren 30era arte.

Epea:

2021/10/30

Kontaktua:

Iruraitz-Gaunako Udaletxea

K/ Azilu 4 ZBK

01193 Azilu (Araba)

Tel.: 945 300991

airuraiz@ayto.araba.eus
Eremua:

Euskadi

Araba/Álava

Azilu - Iruraiz-Gauna

Iturria:
2021-09-24ko 1109. ALHAO, 2021-03169. or
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: