Atzerrian hizkuntzak ikasteko eta musika eta dantza klasikoa ikasteko dirulaguntzak Derioko Udalean

Deialdia egiten duena:
Derioko Udala
Baldintzak:

Onuradunak izango dira soilik baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Dirulaguntzaren xede den ikasturte akademiko bakoitzaren abenduaren 31n Derioko Udalean erroldatuta egotea.
  • Dirulaguntzarekin ordainduko den ikasturtea egin eta behar bezala osatu izana.
  • Dirulaguntzarekin ordainduko den ikasturteari dagokion zenbatekoa ordaindu izana egiaztatzea.

Ondore horietarako:

  • Ikastaroak eskoletan, prestakuntza-zentroetan edo akademietan egin ahal izango dira (ez dira sartzen pertsona fisikoek emandako klase partikularrak).
  • Ikastaroak atzerriko hizkuntzei, musikari edo dantzari buruzkoak izan beharko dira. Ez dira diruz lagunduko euskara-ikastaroak.
  • Ulertuko da ikasturte akademikoa irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n amaituko dela.
  • Ikastaroa egin izana prestakuntza-zentroak sinatu eta zigilatutako aprobetxamendu-ziurtagiri batekin bidez egiaztatuko da, eta zentroa identifikatu eta ikaslearen datuak, emandako ikastaroa eta haren iraupena zehaztu beharko dira.
  • Ikastarorako ordaindutako zenbatekoa dagokion faktura aurkeztuta egiaztatuko da, eta fakturazio-betebeharrak arautzeko erregelamendua onartzen duen aza-roaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintza legal guztiak bete beharko ditu. Inolaz ere ez dira ordainketa-frogagiri gisa onartuko ordainagiriak, banku-transferentzien egiaztagiriak edo antzekoak.
Edukia:

Dirulaguntzaren xede izango dira hizkuntzen ikasketen ikastaroan atzerrian eta musika- nahiz dantza-ikasketen ikastarotan parte hartzeko sortutako gastuak. Atzerriko hizkuntzen ikasketen kasuan, dirulaguntzak hegazkin-txartelekin, ostatu-gastuekin eta gainerakoekin lotutako gastuak estaliko ditu.

Epea:

2021/10/29

Kontaktua:

Derioko Udala

Euskal Herria Kalea, 3

48160 Derio (Bizkaia)

Telefonoa: 944 541019

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Derio

Iturria:
2021-10-6ko 193. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala; 2020-10-16ko 199. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: