Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazteen epaimahaian parte-hartzeko epea zabalik

Deialdia egiten duena:
Donostia Gazteria
Baldintzak:
  • 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2021eko urriaren 29an (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
  • 2021eko urriaren 29anVictoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.
  • 32 Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute.
Edukia:

Hamaseigarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 60 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 32. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 14ra bitarte.

Gazteen Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak (100 pertsona) Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 29an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32.Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

Epea:

2021/10/14

Kontaktua:

Donostiako Udala
Ijentea, 1

20003 Donostia

T. 943 481000

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Donostia / San Sebastián

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: