Kirolarien bidaiak eta dietak ordaintzeko dirulaguntzak Derioko Udalean

Deialdia egiten duena:
Derioko Udala
Baldintzak:

Deialdi honen helburua da EAEtik kanpo lehiaketa federatuko bidaiak eta dietak egiteak Derion erroldatutako pertsonei eragiten dizkien gastuak finantzatzea, Derioko kirolarien artean kirol-jarduera federatua sustatzeko.

Edukia:

Ordenantza honen helburua da Derion erroldatutako kirolariei diru-laguntza ematea, EAEtik kanpo lehiaketa federatuetan parte hartzeko egin behar dituzten bidaiek eta dietek eragindako gastuak ordaintzeko. Hori guztia Derioko kirolarien artean kirol-jardun federatua sustatzeko. Hala, dirulaguntzaren bidez, kirolariaren bidaiak eta egonaldiak eragindako gastuak ordainduko dira.

Epea:

2021/10/29

Kontaktua:

Derioko Udala

Euskal Herria Kalea, 3

48160 Derio (Bizkaia)

Telefonoa: 944 541019

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Derio

Iturria:
2021-10-15eko 199. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala; 2018-10-9ko 199. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: