Zumaiako herrian 18 eta 35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Zumaiako Udala
Baldintzak:

a)  18 eta 35 urte bitarteko adina izatea.

Diru-laguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.

b)  Eskatzaileek ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu %¿50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

Hala ere, laguntza eskatu ahal izango du etxebizitza baten jabe %¿50ean baino gehiagoan denak baldin eta egiaztatzen badu ez daukala eskuragarri edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin dela bertan bizi.

c)  Diru-laguntzen onuradun diren pertsona guztiak diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau diru-laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.

Halaber, kontratuaren titular ez diren pertsonak baleude etxebizitzan erroldatuta, kontratuaren titularrek erroldan baja eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagun daitekeen epearen barruan.

d)  Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.

e)  Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gutxienez 6 hilabetean.

f)  Diru-sarreren muga, honako hau baino txikiagoa izango da:

25.000,00 euro gordin urtean.

g)  Banandu edo dibortziatuen kasuan, diru sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.

h)  Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan.

i)  Zumaiako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak eguneratuta izatea.

j)  Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Edukia:

Laguntza hauen xedea da Zumaiako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea, beren emantzipazioa sustatzeko eta etxeak partekatzeko aukera zabaltzeko herrian.

Epea:

2021/11/26

Kontaktua:

Zumaiako Udala

Foruen plaza, 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumaia

Iturria:
2021-11-02ko 209. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: