Zumaiako herrian 36 urtetik gorako pertsonei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Zumaiako Udala
Baldintzak:

a) 36 urtetik gorako adina izatea.

b) Eskatzaileek ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu % 50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.

Hala ere, laguntza eskatu ahal izango du etxebizitza baten jabe % 50ean baino gehiagoan denak baldin eta egiaztatzen badu ez daukala eskuragarri edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin dela bertan bizi.

c) Diru-laguntzen onuradun diren pertsona guztiak diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau diru-laguntza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.

d) Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.

e) Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gutxienez 6 hilabetean.

f) Diru-sarreren muga, honako hau baino txikiagoa izango da: 25.000,00 euro gordin urtean.

Dirulaguntza hauei dagokionez, bizikidetza unitatea pertsona bakarra izango da.

Hala ere, onuradunak familia-kargak baditu, kontuan hartuko dira horiek haztatzeko.

Subjektu eragile beragatik bi pertsonak badute haztapen hori jasotzeko eskubidea, haietako bati bakarrik aplikatuko zaio, haiek aukeratuta eta aukeraketa hori egin ezean, haztapena aplikatuko zaio diru-sarrera txikienak dituen pertsonari.              

Familia-kargatzat hartzen dira ardurapeko seme-alabak edo/eta etxean bizi diren mendeko pertsonak.

g) Banandu edo dibortziatuen kasuan, diru sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.

h) Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan.

i) Zumaiako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak eguneratuta izatea.

j) Onuradunaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino; salbu eta titularkidetasun-portzentajea % 50etik gorakoa ez denean, eta partaidetzen balio katastrala 75.000,00 euro baino gehiagokoa ez bada.

Edukia:

Laguntza hauen xedea da eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta badaukate.

Laguntza hauek 36 urtetik gorako adin tarteari eta gehienez urtean 25.000 euroko diru sarrerak dituztenei zuzentzen zaizkie. Halaber, laguntza hau diru sarreren % 30 edo gehiago alokairura bideratzen dutenei dago zuzenduta.

 

Epea:

2021/11/26

Kontaktua:

Zumaiako Udala

Foruen plaza, 1

20750 Zumaia (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Zumaia

Iturria:
2021-11-2ko 209. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: