Titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
  • Ikusi Deialdian.
Edukia:

Izen-emate, egonaldi, joan-etorri eta mantenurako gastuak eta COVID-19 pandemiarekin lotutako neurrien ondoriozko gastuak (erositako testak eta babes-materialak) ordaintzeko dirulaguntza emango zaie Bizkaiko kirolariei, kirol-probetan parte har dezaten, banakako nahiz binakako norgehiagoketan, 2021eko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra bitartean, baldin parte hartzen badute nazioarteko kirol-probetan edota titulua lortzeko bide ematen duten edo titulua lortzeari begira puntuak ematen dituzten kirol-probetan edota goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzen dutenetan.
Halaber, diruz lagunduko dira kasuan kasuko probetara joan diren entrenatzaileek eta prestatzaile fisikoek izan ditzaketen gastuak eta ordainsariak, baldin eta eskatzaileei lagundu bazaizkie dagokien joan-etorrian, eta eskatzaileak bere gain hartu baditu.

Epea:

2022/12/02

Kontaktua:

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde zumarkalea, 30, 1. sol.

Bilbao

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Iturria:
2021-12-15eko 239. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: