Beasaingo herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Beasaingo Udala
Baldintzak:
  • Diru laguntza eskaera egiten dutenek alokairurako diru laguntza eskaera egiten duten etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Diru laguntza jaso ahal izateko egiaztatu beharko da Beasainen erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe, diru laguntza eskatzeko epea amaitzen den egunetik iraganera kontatzen hasita.
  • Eskaera bizikidetza unitateko pertsonaren batek edo etxebizitzan bizi den edozeinek egin dezake.  
  • Eskatzaileek alokairu kontratua izan behar dute.              
  • Alokairuaren kontratua, gutxienez 12 hilabeteko iraupena duena, Beasaingo udalerriko etxebizitza libre batena izango da eta eskaera egiten duten pertsonaren ohiko eta etengabeko etxebizitza izan behar du.
  • Errentaren ordainketa banku-transferentzia edo kredituaren entitatearen bidezko ordainketa aginduaren bidez egin behar da.
  • Eskatzaileek, bizikidetza unitateko kideek barne, ezingo dute jabetzan etxebizitzarik izan. Horretarako, ez dira kontuan hartuko indibisoko titularren kasuak.
  • Dirulaguntza eskatu ahal izango dute indibisoko etxebizitza baten titularkide badira (herentzia, donazioa…).
  • Bizikidetza-unitatearen edo eskatzaileen diru-sarreren muga oinarrien 9. apartatuan zehaztutako kopurua baino txikiagoa
  • izatea.
  • Eskatzaileek, bizikidetza unitateko kideek barne, udal ogasunean zorrik ez izatea eta Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak egunean izatea.       
  • Oinarri hauetan aurreikusitako diru laguntzak ez dira bateragarriak izango izaera berdina edo antzekoa duten administrazio publikoak emandako beste diru laguntzekin.
Edukia:

Laguntza hauen xedea eskaera egiten duten errentarien ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da, horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako diru laguntzarik jasotzen ez badute. Adibidez: Gaztelagun, Etxebizitzetarako Prestazio Osagarria edo alokairu kontzeptuan Gizarte Larrialdietarako Laguntza.

  • Dirulaguntzaren zenbatekoa: Diru laguntza gehienez hilean 250 € eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi baterako.
Epea:

2022/11/29

Kontaktua:

Beasaingo Udala. Kultura Saila

Loinazko San Martin plaza

20200 Beasain (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 028050

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Beasain

Iturria:
2021-12-31ko 250. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: