EAEko ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren 'Alberto Alberdi' saria
a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
b) Ez egotea sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zehapen administratibo edo penala betetzen, edo debeku horrekin zehatuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.
c) Ordainduta edukitzea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
d) Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
e) Ez izatea egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
f) Ez izatea administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmoaren eragile deklaratua.
g) Ez izatea dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmorik, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin.
h) Ez izatea eskatuta borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez egotea edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez egotea konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez egotea esku-hartze judizialaren eraginpean egotea edo ez egotea desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
i) Pertsona fisiko, merkataritza-sozietateetako administratzaile edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari gisa ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak ez izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Doktorego-tesiaren betekizuna: Euskal Autonomia Erkidegoko edozein unibertsitatetan 2019ko urtarrilaren 1etik zazpigarren oinarrian ezartzen den eskabideak aurkezteko epemugara artean defendatu eta onartutako doktorego-tesiek bakarrik parte hartu ahal izango dute saria emateko prozeduran.
Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren bitartez, EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren I. ediziorako deialdia egiten du, ikerketa zientifikoa bultzatzeko eta EAEn talentu ikertzailea erakarri eta atxikitzea sustatzeko. Horri esker, administrazio publiko honek ezagutza-tresna bat izango du, gai horretan interes publikoko jarduerak egiteko erabiliko duena.
-
ZENBATEKOA: 6.000 €.
2022/06/26
Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
.
Andia, 13
Donostia-San Sebastián
.
Gran Vía, 85
Bilbao
.
Telefonoa: 012
Euskadi
