Emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren IV. edizioa

Deialdia egiten duena:
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Baldintzak:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumezko ikasle guztiek izanen dute sari hauen deialdian hautagai izateko aukera, baldin eta 2021-2022 ikasturtean zientziaren eta teknologiaren arloko ikasketa amaierako lan bat (GAL edo MAL) defendatu badute.

A kategoriaren kasuan (gradu amaierako lanak), gainera, ikasketak beste unibertsitate batean egin dituzten emakumezko ikasleek ere har dezakete parte, baldin eta 2022-2023 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatuak badaude.

Deialdi honetan lehiatzen diren gradu amaierako lanek eta master amaierako lanek defendatuta eta gaindituta egon behar dute hautagaitzak aurkezteko azken egunean.

Edukia:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako gradu amaierako lanei (GAL) eta master amaierako lanei (MAL) buruzko poster lehiaketaren IV. edizioaren deialdia egin du.

Sariak:

A.–Gradu amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio gradu amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

B.–Master amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio master amaierako lan bati buruzko posterrik onenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

Aplikatu beharreko atxikipena % 15 da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 78. artikuluak ezartzen duenez.

Epea:

2022/09/23

Kontaktua:

UPNA

Kataluina hiribidea, z/g

31006 Pamplona

T. 948 16 90 00

Eremua:

AE gainerakoa

Comunidad Foral de Navarra

Navarra

Iturria:
2022-08-12ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: