Eskola-materiala erosteko 1997ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako 16-25 urteko ikasleentzako laguntzak Ermuako Udalean

Deialdia egiten duena:
Ermuko Udala
Baldintzak:

1997ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako 16-25 urteko ikasleak.

Ikasleak adingabeak badira, laguntzaren hartzaileak gurasoak edo legezko tutoreak izango dira.

Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek, betiere Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez badute. Horrez gain, hurrengo balditzak bete beharko dituzte:

  • Ikasleak Ermuan erroldatuta egotea, etenik gabe, 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra arte.
  • Ikasleak 1997ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaio izana.
  • Arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko gastuak ikasleen beharrei erantzuteko izatea eta Ermuko dendetan egitea, 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
  • Ikasleak ikasketa arautuak edo okupazionalak egiten ari izatea. Masterrak eta doktoretzak ere sartzen dira, ikasturtearen antzeko iraupena badute, eta helduen hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasketak (HHE). Prestakuntza osagarria baztertzen da (hizkuntzak, informatika erabiltzaile-mailan, gidabaimena...).
Edukia:

Oinarri hauen helburua Ermuko Udalak ikasleei eskolarako materiala erosteko emango dizkien laguntzak arautzea da.

Epea:

2022/12/05

Kontaktua:

Ermuko Udala

Marques de Valdespina Kalea, 1

48260 Ermua (Bizkaia)

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Ermua - Ermua

Iturria:
2022-09-16ko 177. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: