Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak Euskadiko ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:
  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.Lehia-prozedura bidez esleituko dira plazok, eta, beraz, plaza eskuratzeko, ez da nahikoa izango gutxieneko notak lortu izana. Beharrezkoa izango da, era berean, eskatzailea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan kokatzen duen ordena zenbaki bat eskuratzea, eta, Irlanda eta Erresuma Batuaren kasuan, maila.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritu izana Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eskaera aurkezten den dataren aurreko bi ikasturteetan (2020-2021 eta 2021-2022), eta azken ikasturtean funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana.
  • Epean egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2 artikuluan jasoa).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • Beranduenez 2023an betetzea 19 urte.
Edukia:

XEDEA:   532 plazatarako deia egitea Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2023ko udan. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat dira plaza horiek.

Epea:

2022/12/14

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

-

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

-

Gran Vía, 85

Bilbao

-

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2022-11-14ko 217. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: