'Mariasun Landa' Errenteriako emakumeei buruzko ikerlan sariak

Deialdia egiten duena:
Errenteriako Udala
Edukia:

Sari honen helburua emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri ematen duten idazlanak saritzea da.

Hau da, gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari (Errenteriari) egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi du Udalak, eta horrela, herri-kronika osatu.

Honako sari hauek banatuko dira:

  • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450 € (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
  • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).
Epea:

2023/01/27

Kontaktua:

Errenteriako Udala

Herriko Plaza, z/g

20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Errenteria

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: