Komunikazio-teknikari lanpostu 1 Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Deialdia egiten duena:
EGK. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Baldintzak:
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean lizentziatuta egotea, ala komunikazioan graduondokotitulazioa izatea.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idaztekomaila altua (C1 maila: EGA edo titulu baliokideak), baita ingelesez ere(B2 maila).
  • Informatika-ofimatika eta teknologia berrien ezaguera altuak:webgune (Wordpress) eta sare sozialen kudeaketa(aurrez esandakoak eta Hootsuite), erabiltzea, eta diseinua (Adobe Photoshop eta Illustrator)eta bideo ediziorako (Adobe Premiere) tresnak.
  • Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetzamodu ezberdinen ezagutza izatea.
  • Lanean hasteko berehalako prestutasuna.
  • Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenaklandu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.
  • Administrazioarekin harremanformalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
  • Ikasteko gaitasuna.
Edukia:

Webgunea, barne eta kanpo komunikazioa, sare sozialak, Piztu! buletin digitala eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza.

Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean (albisteak, prentsa-oharrak, deialdiak, etab. idatziz) zein hauen jarraipenean ere (sareetan oroitu, eragileekin harremana egin, unean uneko jarraipenak, etab.). Besteak beste, honelako albisteak, webgunean topa ditzakezun bestelakoak eta webgunea bera ere zure ardura izango dira.

Epea:

2020/11/23

Kontaktua:

EGK. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

943429767 / 688675932

egk@egk.eus
Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

bajo

Irudiak: