Lan-poltsa: udaltzaina: Arrasateko Udalean

Deialdia egiten duena:
Arrasateko Udala
Baldintzak:

a) Aurretiazko eskabide egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte beteta izatea eta 38 urte beteta ez izatea, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Nolanahi ere, muga hori Euskal Polizia Erkidegoko Poliziako kidegoetan emandako zerbitzu ekin konpentsatu ahal izango da.

d) Gutxieneko altuera hau edukitzea: gizonek 1,65 m eta emakumeek 1,60 m.

e) Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.

f) Euskarako 2. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen jabe izatea.

Euskararen ezagutzari dagokion ziurtagiri bidez frogatu ez dutenek (B2 edo 2. Hizkuntza Eskakizuna) Euskara Sailak prestatutako azterketa egin eta gainditu egin beharko dute.    

g) Turismoetarako B motako gidabaimenaren titularra izatea.       

h) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun kasuren batean ez egotea.

i) Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana; Administrazio Publikoaren zerbitzutik baztertutakoa ez izatea; eta funtzio publikoan aritzeko gaitasun gabetuta ez egotea.

Hala ere, birgaitze eskubidea onartuko zaie hautagaiei, arau penal eta administratiboen arabera, baldin eta agiri ofizial bidez egiaztatzen badute hori.    

j) Arau-hauste larria edo oso larria egiteagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa prozesutik baztertutakoa ez izatea (baldin eta baztertzea aitortu zen egunetik zigorraren iraungipen epea adinako aldia igaro ez bada).        

k) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen edo bitarteko agenteen prestakuntza ikastaroa gainditua izatea.

Edukia:

Deialdi honen xedea da Arrasateko Udaleko udaltzainen lan poltsa osatzea, lehiaketa bitartez.       

Lehiaketa gainditzen duten hautagaiek osatuko dute lan poltsa, eta lan poltsa horretan egoteak eskubidea emango die Udaltzaingoan sortzen den edozein langile premia betetzeko deituak izateko, hautaketa prozesuan lortutako puntuazioaren hurrenkeran.    

Epea:

2021/05/05

Kontaktua:

BAZ

Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8

20500 Mondragón (Gipuzkoa)

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Arrasate/Mondragón

Iturria:
2021-04-14ko 67. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: